Neguko goiz hotz honetan, Biterin elkartu gara eta Aretxabaletarantz abiatu. Tenperaturari aurre egiteko, pausu bizi-bizia markatzea baino hoberik ez dago.
Txarape auzoan, eguzkiaren epeltasuna sentitu dugu, bertako etxeen orientazioa eta aurrean duten panoramika, ikusgarria!
Gaurko paseoaren bukaeran, Arizmendi ikastolako ikasleek prestatutako salda sari goxo-goxoa izan da. Eskerrik asko!