euripean!

Ausartak gaur Biterin elkartu garenok, bai horixe! Euripean norantz joan erabaki ostean, Bixi-bizi tailerrean ikasitako ariketa batzuk eginez gorputza abiatzeko prestatu dugu.

Araztegi parean pasa garenean, beraren funtzionamenduaz hitz egin dugu, eurite handiak direnenean sortzen diren arazoez…

Araztegi parean apar multzo bat, tratatu gabeko uraren ondorioa ote da? Interesgarria izango litzateke araztegian bisita gidatu bat egitea, horren nondik norakoak ongi ezagutzeko.

Lupulu lehorra bildu, mizpira tentagarriei begiratu, erreka inguruan egindako inausketa bortitzarekin harrituta eta ikaratuta… Mojategi parean, jada martxa bizia hartu dugu, izan ere, ferialekuan ikasleek guretzat prestatutako, eta zain daukagun salda goxo harekin gogoratuz, oinak arinago doaz eta.

Saldak on egin digu, beroa eta goxoa; hango kontu kontari… Goizean, aterkia hartuta, etxetik irteteak merezi izan du gaurkoan ere!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *