aramaion

Gertuko herria da Aramaio eta bertara abiatu gara, txoko berriak ezagutzera. Aramaio Araba iparraldeko udalerria da, Zuia kuadrillakoa.

Herriaren sarreran, Gregorio Gallegoren egurrezko taila ederra dago. Plazarantz, Udaletxearen arkupe ederraz topo egin dugu; garai baten arkuak kristalez itxita eta espazio horretan liburutegia zegoela dio Marijek. Eraikinaren ondoan, bertakoa zen erlojuaren makineria, tamaina handikoa, ikusgarria! Eta, han goiko leihoa, Santa Cruz apaizaren ihes bidea izan zena.

Plaza inguruko eraikinak zein ziren ederki gogoratzen dute Felik eta Marijek: hiltegia zena bertako baserriko produktuen denda, egun; farmazia; taberna, non igandetan artzainek aste guztirako takorrixe (tabakoa) erosten zuten; Bizente Goikoetxearen jaiotetxea, musikari unibertsala eta musika sakroaren iraultzailea; Arrillaga eta Garroren etxea; eliza zena, erakusgela egun…

Gustuz berriztutako etxeak, loraz edertuta, eta hainbat ikutu atsegin nonahi!

Ez da nola-nahiko etxea Leaniz-Barrutiarena, berritu eta gero dotorezia mantendu du; historian zer kontatu ere badu, Santa Cruz apaiza bertan egon omen zen eta. Egun, loraz apainduta, edertuta!

urrutira joan barik, artea zuhaixkan (hurritza)

Erreka ondotik, zentral hidroelektrikoa zenaren eraikineraino… Aurreko mendean Aramaio bere energia premiei erantzuteko gai omen zen, bizi dugun garai hauetan (energia premia, dagoenaren mugaz gaindiko prezioa…) zer pentsa ematen du horrek. Argindarra Aramaion berriz ekoiztea, erokeria ote?

Argindarra nola, nork eta non sortu (…) airean dauden galderak dira eta denon artean erantzun behar ditugu, guk etorkizun hori definitzen parte hartzen ez badugu, beste batzuek gugatik egingo dute eta. (puntua 298)

Iturria, aska eta ura edateko antoxina bertan, ohitura zaharrei jarraituta. Behorrak eta moxalak; mihuraz jantzitako arbola; jangarriak ez diren perretxikoak; bertatik-bertara ikusitako baseliza (san Andres), orain goitik.

Suitza txikia, zer diozu zuk?

Ibabeko andra maria

Eguzkierripako auzoan, Ibabeko Andra Mariren baseliza. Gaur egun askok aisialdirako erabiltzen duten arren, XIV. mendetik aurrera hiribilduan eta bertako bizitzan zeresan handia izan du bertan sortutako kofradiak: Ibabeko Andra Mari Kofradiak, hain zuzen. Kofradia guztiak bezala, helburu erlijiosoa zuen: ama birjinaren bitartez, Jainkoa gurtzea. Hala ere, beste helburu bat ere bazuen: kofradeen familiak ekonomikoki laguntzea, batez ere, kofrade baten heriotzaren gastuekin; bigarren helburu hori gaur egun “solidaritatea” izango litzatekeela dio J.M. Velez de Mendizabalek. (Goiena)

Aramaiok harrituta utzi gaitu, zenbat txoko ezezagun eta atsegin! Informazio kartelean begira, herrian zer ezagutu badaukagula ohartu gara, badugula berriz ere etortzeko aitzakia, alegia.

Mila esker bisitaren gidaria izan dugun Marije Etxebarriari, erakutsitako bideaz gain, emandako azalpen ugarigatik; bejondeizula, lagun!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://aramaio.eus/wp-content/uploads/2021/02/Suitza-txikia.pdf
https://aramaio.eus/wp-content/uploads/2021/03/Bizkaiko-forua-1.pdf

https://eu.wikipedia.org/wiki/Aramaio

https://www.euskonews.eus/zbk/715/bizente-goikoetxea-musiko-unibertsala/ar-0715001004E/

https://www.euskonews.eus/zbk/641/santa-cruz-apaiza-aramaion-1872an/ar-0641001003E/

https://goiena.eus/aramaio/1598901062104-ibabeko-andra-mari-kofradia

https://aramaio.eus/wp-content/uploads/2021/02/Suitza-txikia.pdf

https://aramaio.eus/wp-content/uploads/2021/03/Bizkaiko-fo

https://aramaio.eus/wp-content/uploads/2021/04/BAINUETXEA.pdf

https://aramaio.eus/wp-content/uploads/2021/04/BARAJUENGO-KONDEA.pdf

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *