sasoibide+: Aretxabaleta-Portasol

Arratsalde eder honetan, Aretxabaletako Portasol auzoraino.

XIXn mendean uretza (ur sufreduna) ematen zuten iturriak zeudela aprobetxatuz, bainuetxeak eraiki ziren Aretxabaletan. Ibarrakoak (1843an eraikia) 16 gela zituen eta Madrildik nobleak etortzen omen ziren bertan egonaldiak egitera. Portasol ezizena hartu zuen, Madrilgo Puerta del Sol plazari erreferentzia eginez. Hori dela eta, gaur egun ere eremu horretan dagoen auzoak Portasol izena du. (wikipedia.org)

Uren azterketa eta terapeutika

1890.eko urtekariaren arabera, Aretxabaletakoak Espainiako nitrogenatuenak dira eta Euskal Herriko sulfhidrikoenak.

Uraren eragin fisiologikoak ziren: odolaren zirkulazioa hobetu, eta jateko gogoa eta transpirazioa handitu. Aretxabaletara heltzen ziren gaixo gehienek azaleko erupzio-afekzio kronikoak zituzten, eta arrakasta handiz sendatzen zituzten; hala nola: ekzemak, erpeak, sarnak, psoriasia sifilideak etab. Ur honek birika —eta bronkio— katarroak, faringitisa eta laringitisa tratatzeko ere balio zuen. (Aitor Antxia Leturia)

Giro onean egindako paseoaren bukaeran, solasaldiaren ostean, etxerantz gustura.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.euskonews.eus/0544zbk/gaia54404eu.html

https://eu.wikipedia.org/wiki/Aretxabaleta

https://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Aretxabaletako_auzoak

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *