Loo, Hidalgo baso

Biteritik San Kristobalera eta hor Loora dagoen distantzia bistan, 600m besterik ez. Aurrera ba!

Loo baserriaren ingurua lasaia, zaindua, hain polita da, pintore batek diseinatua dirudi.

Migelek landareei buruzko azalpen interesgarriak eman dizkigu: erromeroa, atxaparra, berroa… Gaur ere zerbait ikasi dugu!

Herrirantz gatozela, Makatzenako baratzak prestatzeko lanetan, lurra esnatzen ari dela nabarmena da.

Aldaiko parketik behera, Gipuzkoa etorbideko urbanizazio obrei begira, zelako aldaketa! Altuera honetatik, bertatik baino hobeto apreziatzen da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *