URTARRILA

sasoibide+: IZURIETA (2025-01-8)

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2021/11/25/sasoibide-izurieta/

https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2022/01/27/sasoibide-izurietako-eliza/

https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2024/01/24/sasoibide-izurieta-3/

https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2022/04/27/sasoibide-izurieta-2/

SANTAGEDATX (Agingain) 416m. (2025-01-09)

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2024/02/01/sasoibide-santagedatx-agingain-416m/

sasoibide+: UNTZILA (2025-01-15)

ARETXABALETA – BAINUETXE (2025-01-16)

sasoibide+: ELORREGI, MARIJE GIDARI (2025-01-22)

Bergara Arrasate eta Oñati arteko bide erdian kokaturik aurkitzen da, hiru herri hauek lotzen dituen errepideak doazen tartean. Biztanleria auzoa osatzen duten baserrietan banatzen da, mendi eta aran txikien artean, batzuetan bazter zulo hauek daukaten enkantu misteriotsuekin. Hasieran ELORREGUI izenaz ezagutzen zen eta San Prudentzio izeneko ermita zuten, eta geroztik horrela ezagutzen da auzoa. Esan beharra dago laurogei hamarkadaren ondoren ofizialki ELORREGI izenarekin dagoela. Auzoa bi auzo txiki desberdinetan erdibituta dago Elorregi – Epele eta Olaldea – Azalditta. (bergarako baserriak)

Bergarako auzo txiki horrek zenbait bide eta aukera eskaintzen dizkigu, beraz berriz ere joango gara. Pasiera ederra gaurkoa ere. Eskerrak gidari izan dugun Marijeri, bejondeizula!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://sites.google.com/site/bergarakobaserriak/auzoak-barrios/elorregi-san-prudentzio

https://sites.google.com/site/bergarakobaserriak/auzoak-barrios/elorregi-san-prudentzio/elorregi-zelai

  • Elorregui-Celaya edo Elorregui-celaicoa deituriko oinetxea San Prudentzio elizaren aurrean zegoen, Deba ibaiaren beste aldean, Oñatitik jaisten den ibaiarekin elkartzen den lekuan ia, eta hura errege-bidearekin lotzen zuen zubiarekin muga egiten duen lekuan. Dorre karratua zen, hiru altu zituena, fatxadan balkoirik eta burdin hesirik gabe, eta armarri bat zuen fatxadan, Tavesa enpresa eraikitzeko eraitsi ondoren geratu dena, zeinaren kanpoaldean Eguzki Etxeko armarria baitago. (Bergarako baserriak)

BIXI-BIZI TAILERRA (2025-01-23)

Einer, Urko, Haritz, Karlos eta Oier izan dira gaur gure irakasleak. TRX eta zunba landu ditugu, indar ariketak eta koordinazioa izan dira gaurko helburuak. Arin joan zaigu horretan pasa dugun denbora, eta eskertuta agurtu ditugu. Bejondeizuela, gaztek!

sasoibide+: ESKORIATZA (2025-01-29)

Eguraldi horrekin, aterkiaz eta itxura ilunaz, pasieraren norabidea aldatu egin dugu: Eskoriatzarantz abiatu gara. Pausu bizi eta indartsuaz, pozik heldu garenean. Kafetxoa hartu eta herrira itzuli, gustura!

GIPUZKOA PROBINTZIAKO ARTXIBO HISTORIKOA (2025-01-30)

Eguraldi makurra, zaparrada, haizea, hotza… Gaur Oñatin bisita berezia, Artxibo Historikoa ezagutzeko.

Artxibo Historikoaren ezaugarriak eta funtzioak azaltzeaz gain, zenbait dokumentu eta liburuak ikusteko aukera eskaini digute: XIII., XIV., XVI. , XVII., XVIII., XIX. eta XX. mendetakoak hain zuzen.

Harrerako azalpen interesgarriak jaso eta gero, Artxiboko zenbait espazio bisitatu ditugu: kontsulta eta digitalizazio gelak, dokumentu eta liburuak gordetzeko espazioak, dagoen 12 kilometro estanterietako batzuk, Oñatiko Unibertsitateko liburutegia eta zaharberritze laborategia.

Zaharberritze laborategian zehaztapen handiko azalpenak jaso ditugu: garai ezberdinetan erabiltzen ziren paper motak, zaharberritzeko metodoa, adibideak… teknikaria lanean ikusteko aukera ere izan dugu. Bisita aberasgarria izan da guztiontzat. Eskertzekoa Artxiboa ezagutzeko izan dugun aukera, jaso dugun harrera goxoa eta azalpen interesgarriak. Bejondeizuela!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *