elorrioko argiñetako nekropolira

Elorrio, etxetik gertu eta gure bi lagunek, Angelines eta Edurnek, ibilbide interesgarria prestatu digute. Autobusetik jaitsi ala, Bilboko kaleetan dagoen galtzadarria ezagutu dugu, irudi berbera, bitxia hemen aurkitzea. Bidean gora, baserri, zelai artean, Argiñetako nekropolira heldu arte. Han, Edurneri iaz kontatu zigun legenda gogoratzea eskatu diogu. Euskadiko hileta multzo garrantzitsuenen artean dago Argiñetako nekropolia, bertan aurkitu dituzten hilarri eta hilobi kopuruagatik zein horien kalitate eta antzinatasunagatik (VII.-IX. mendeetakoak). Hogei hilobiz eta bost hilarriz osatutako nekropoli hau San Adrian baselizaren aurrean dago, Elorrioko kanpo aldean.(turismoa.euskadi.eus)

Mendrakako upategian txakolina egiteko erabiltzen diren mahastiak jada osasuntsu eta indarrez datozela ikusi dugu, mahats tortoka ederrak izango direnaren aztarnak. Ea ondo garatzen diren!

Anbotoko mendilerroa Urkiolako Parke Naturalaren partea da. Anboto, 1.331 m.

Mendraka auzoan aurrera, panoramika ikusgarria. Aurrez aurre Anboto mendilerro ederra, dotorea. Itsasok, geologiako azalpentxoa eman digu: bailara sinklinal baten aurrean gaudela eta itsaso tropikaleko koral formazioak direla mendi horien oinarria. Punta Galean oso argi ikusten omen da tolesdura. Interesgarria guztia! Eskerrik asko Edurne eta Itsasori, zuen inguruan beti daukagu zer ikasi!

Elorriorantz, baserri apainen ondotik, ur fresko iturria, loreak, arrosa usaina… Zentzumenentzat gozamena!

Gaurkoa ere paseo atsegina eta eguraldi ederraz, hau baino hoberik badago, ala?

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2023/03/31/elorrio/

https://www.elorrioturismo.eus/zer-egin-elorrion/arginetako-nekropolia/https://www.elorrioturismo.eus/zer-egin-elorrion/arginetako-nekropolia/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *