Angelinesek eta Edurnek prestatu irteera, autobusean, eta hara hurbildu gara, Landaraino. Landan, bidea hartu eta berehala, oroitarri berezia ikusi eta hurbildu egin gara. Edurnek azaldu digu horren historia, ikaragarria. Gehienok gogoratu dugu kontatu digun tragedia eta horietako izen batzuk ezagunak dira zenbaitentzat. 1958ko udan, dolua Eibar eta Eskoriatzan!
…Arratsaldeko seiak aldera, eguraldia aldatu egin zen bat-batean, eta ekaitza sortu. Ekaitzarekin batera, ustekabeko haizea, euria eta haizete handia izan ziren, enbata. Horren ondorioz, ontziak zozotu eta buelta eman zuen, eta bederatzi bidaiariak uretara bota zituen. Hondoratze horren emaitza tragedia bat izan zen. Zazpi neskek eta mutiletako batek ezin izan zuten urertzera iritsi, eta itota hil ziren. Ontzian zihoazen bederatzi bidaiarietatik bakarra salbatu zen… (cadenaser.com)
Aintzinako trenbidetik, zuhaitz artean, belardiak parean, udaberri bete-betean. Paseo atsegina Villarrealeko tren geltokirainoko hori. Eraikinaren egoera tamalgarria: teilaturik gabe, baina hormak sendo dauzkala dirudi. Zeharo jausi arte ez al du inork eskurik hartuko?
Lourdesen urtebetetzea ospatzeko mokadu goxoak azaldu dira, beraz, ezin falta zorion kantu sentituak: ohikoa, Arantzak erakutsitakoa eta Kaxianorena! Hori festa!
Kantu kantari ari garela, Edurnek plano luze bat atera eta bertatik pasatzen zen trenaren historia berezia azaltzen hasi zaigu. Euskal–Nafar trenbidea, eraikitzearen zenbait datu: 1889-1967, trenbidean zenbat tunel eta zubi egin behar izan zituzten, garai hartako bitartekoekin, geltokien diseinuak (denak ezberdinak), Lizarrakoa esanguratsua… Inbertsio handiko obra, zalantzarik gabe. Bertan jardun zuten ingeniarien izenak, eta bereziki Alejandro Mendizabalen historia ere kontatu digu. Bitxikerien artean, geltoki buru postu gehienak emakumeek bete zituztela. Mendizabalek horri buruz idatzi zuen, berezitasun hori portugaldarrei asko gustatu zitzaiela, eta haiek ikastera etorri zirela beren trenbideetara kopiatzeko. Harrituta eta pentsakor utzi gaitu hori guztia entzuteak. Zuzena al da horrenbeste kostatako garraiobidea hiltzen uztea? Garai hartako agintarien arduragabekeria? Herritarren protesta mugimenduak ere, alperrik izan ziren. Ez ote zen hobe…
Anglo-Vasco-Navarro trenbidea —laburturik, Vasco-Navarro trenbidea, Anglo-Vasco trenbidea eta Angloa izenez ere ezaguna[1]— Bergara (Gipuzkoa) eta Lizarra (Nafarroa), Gasteiztik zehar lotzen zituen trenbide estuko burdinbidea zen… (wikipedia)
Atsegina izateaz gain, gaurko ibilbidea interesgarria, gure historia hobeto ezagutzeko aukera ederra eskaini digute Angelines eta Edurnek. Txalogarria zuen ahalegina, bejondeizuela, lagunok!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.diariovasco.com/alto-deba/tragico-verano-inauguro-20210822215459-ntvo.html https://cadenaser.com/emisora/2018/05/02/ser_vitoria/1525251720_030623.html
https://eu.wikipedia.org/wiki/Anglo-Vasco-Navarro_trenbidea
https://cadenaser.com/emisora/2018/11/05/ser_vitoria/1541406139_991002.html
https://es.wikipedia.org/wiki/Margarita_Mendiz%C3%A1bal_Aracama