asteazkenean, ordiziara!

Gipuzkoan azokarik ezaguna eta barazkien prezioetan erreferentea, Ordiziakoa da; asteazkenetan egiten da, eta gaur gertutik ezagutzera bertaratu gara. Espazio berezia (1925), altuera handiko zutabeak, jauregiz inguratua… Hor aurrean, txukun eta dotore jarritako mahaietan, denetariko barazki ederrak; horien artean mihura, gertu-gertu datozen festen (gabonak) aurrekari.

Hain ezaguna den azokan, erosle gutxitxo, aukeran. Saltzaileekin solasean argi esan digute, gaur Santo Tomas eguna izanik, Donostia eta Azpeitiko azoka bereziak oso erakargarriak direla eta hor hemen jende gutxiago izatearen arrazoia. Datorren astean Ordiziakoa izaten dela berezia, beraz etortzeko aukera pare-parean!

Herria ezagutzeko aukera aparta, giro ederra aprobetxatuz kalez kale, jardinetan, txistorra mokadutxoa… Bisita gidatua egiteko ordurako turismo bulegora hurbildu eta han Gemaren harrera atsegina. Oso interesgarria herriko maketaren aurrean azaldutako aitzineko historia: herriaren sorrera 1268; parrokiara (1580) hurbildu eta hango ezaugarri nagusiak harrituta utzi gaituzte (defentsa dorrea…). Bukatzeko, herriko jauregi nagusiak ikusi (Zabala, Gazteluzar, Barrena…), bitxikerien batzuk entzun, eta azkenik Ordiziako seme ospetsua den Andres Urdanetaren (1508-1568) historia laburki azaldu digu, kosmografo handia, tornaviaje egiteko ibilbide berezia aurkitu zuena. Hain handi eta hain ezezaguna! Dibulgazio lanak ezinbestekoak guztiontzat ezaguna izan dadin.

Ordiziako kaleetan pertsonai esanguratsuen irudiak daude, hor taldea Peru artzainaren inguruan.

Bazkari alaia, kantu eta guzti, bada garaia etxaldera bueltatzeko. Gabon atseginak eta urteberri ona elkarri opaz agurtzen dugu.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://eu.wikipedia.org/wiki/Andres_Urdaneta

https://www.casamerica.es/cine/el-secreto-de-urdaneta

https://es.wikipedia.org/wiki/Gale%C3%B3n_de_Manila

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *