Museoaren 25 urte ospatzera Bilbora hurbildu gara, eta kafetxoa hartzearen aitzakian, San Mameseko kafetegian sartu. Askori, futbol zaleak ez izan arren, espazio berezia iruditu zaigu, eta bezero baten azalpen bitxiak gustura entzun ditugu.
Museorantz, paseo polita doña casilda parketik, turisten begiaz joanez gero, hirian eskura dauden edertasunez ere erraza gozatzea.
Guggenheimeneko bildumaz disfrutatzera gatoz, eta arte abstraktua apreziatzen lagungarria izango den azalpena eman digu Edurnek. Ala ba, erakusketan murgil gaitezen!
Honelako museoetan, harridura sortzen duten obrak egoten dira, ugari! Sukaldeko tresna arruntak, zaku, irrintzia botatzen duen bideoa, pote bat sutan… eta ondoan, ezaguna dugun Yoko Ono artistaren obra. Bitxia.
Armiarmaren azpian zita, eta hor guztiak irribartsu, alai, gustura, ikusitakoaz kontu kontari…
Bazkaltzera ibaiertzetik, giro atsegina, epela… Oraingoan ere, turisten begiekin, adi aurrean dugun guztiarekin: R. Rubialen omenezkoa, Dora Salazarren zingariak omentzeko arte-lana, udal-etxea, lorategia… Bazkari goxoa, lagunarte alaia, kantuak, dantza… Hau kuadrilla, hau!
Egun borobila, errepikatzeko modukoa! Aupa zuek!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu
https://turismoa.euskadi.eus/eu/kultur-ondarea/casilda-iturrizarren-parkea/aa30-12375/eu/