sasoibide+: deba ibaiertza

Urrian Puntaik Punta ekimenean (2022): Erreka garbiketa. “Debagoienean errekak bizi auzolanean” eta Ibilaldi gidatua: Deba ibaiaren biodibertsitatea aztertzen; Arrasatetik Elorregira ekintzak antolatu ziren. Gure lagun Itsaso bisita gidatura joan zen, eta guri gauza bera egitea proposatu digu, Deba ibaiertzaren biodibertsitatea aztertzea. Eta gu, gustura, baiezkoa.

Aranzadi Elkarteak 2002 urtean argitaratutako azterketan 1988 eta 2001 artean Gipuzkoako ibaien ur-kalitatea izandako bilakaera landu zuen. Azterketaren azken paragrafoan esaten denez: Gure ibaiak gordetzeak eta, batez ere, berreskuratzeak ur-ingurua gordetzea eta berreskuratzea suposatzen badu ere, ez da ahaztu behar lur-ingurua (ibaiertzak eta arroak) ere gorde eta berreskuratu behar dela eta, beraz, azken urteetan egiten ari diren ibaien bideratze lanak eta uholde-ibarretako jokaera ez-egokiak ez datozela bat ibai-ekosistemen dinamikaren modelo naturalekin. (www.sorapedia.eus)

Gaurko ibilbidea, Deba ibaiertzetik, esperientzi berezia izan da. Erreka, ibaiaren inguruan zenbateko aberastasuna dagoen ikusteko, sumatzeko, aukera izan dugu; Gipuzkoako ibaietan egiten ari diren esku-hartzeren berri ere izan dugu. Oso interesgarria, hori guztia ere. Eskerrik asko, Itsaso!

INFORMAZIO OSAGARRIA

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *