OTSAILA, 2026

sasoibide+, APOTZAGA-ETXEBARRI (2026-02-04)

Atzo San Blas eguna, Apotzaga-etxebarri auzoko Sailluente ermitara joateko ohitura omen dute aretxabaletarrek. San Blas zandariaren omenezko meza entzun, eta, ondoren, etxetik eramandako jakiak bedeinkatu. Guk, horren aitzakian, bertara hurbildu eta bezperakoaren irudikoz, Marijek eginiko San Blas opila bedeinkatu eta dastatu egin dugu, halajaina. Gozoa benetan! Mila esker, lagun! Jarraian, Apotzagara jo dugu, kanposantu berezia bisitatu, eta bidez bide Eskoriatzara jeitsi, Aretxabaleta eta Arrasaten bukatu.

Gaur, etxe aldera hurbiltzean, Santa Ageda abesbatzak Arrasateko herri gunean Santa-eskean aurkitu ditugu. Urteroko ohiturari jarraituz, hor, herritarrez inguratuta, kantu tradizionalak, koplak, diru bilketa… Aintzinako ohiturak indartsu dirau!

GESALIBAR (2026-02-05)

Gesalibar auzoa, baita Santa Ageda auzoa deituraz ere ezaguna da. Arrasate udalerriko auzoa, Bergarako barruti judiziala, Gipuzkoa, 256 metroko altueran, Aramaio ibaiaren bi ertzetan. 80ko hamarkadan Gesalibar izena hartu zuen. Santa Ageda eliza, XVI. mendearen erdialdekoa, aurreko beste baten aztarnen gainean eraikia. XIII. mendeko portada zorrotza du. (Auñamendi Eusko Enziklopedia). Gesalibarreko bidean, arbolei begira, begien pozgarri laranja ondoa, fruituz betea eta mimosa loreak lertzear dituela. Udaberriaren iragarle, zalantza barik.

Gaur ere egun bustia geurean, Andaluzian aldiz, izugarrizko uholdeak; Grazaleman (Cadiz) adibidez, 24 ordutan 400 l/m2. Izugarria! Eta erakusten dizkiguten irudiak, ikaragarriak! Euri ura, entxufeetatik irteten erakutsi da. Erruki bertako biztanleak! Gure gaurko pasiera, itzulerako jada atertuta. Badago bai Andaluzian botatzen ari denarekin aldea, halajaina.

EMAKUMEAK ZIENTZIAN, BILBO (2026-02-11)

Deustoko zubia umel-umela eta labankorra, hor zorigaitzeko jaustea eta mina hartuta gure lagun Enkarnik ezin izan du gaurko prestatuta geneukanaz disfrutatu. Bere ahizpa Ameliaren laguntzaz Arrasatera itzuli behar izan du. Taldea arduratuta eta penatuta, baina telefonoz bere osasunaren berri izan dugunez, hobera egin duela jakitean, lasaitu egin gara.

Goizean Unibertsitatean saio interesgarria, arratsaldean aldiz, Bilboko beste berezitasun batzuk: Guggenheimeko denda, museoko dendetan munduko onenetan, lehen hamarren artean omen dago; Carlton hoteleko hall; Arrese gozodenda; Bilboko Notting Hill deritzona, Iralabarri auzoan; Alondiga- Azkuna Zentroan bisita gidatua…

Irala landa gunea izan zen, baserriak eta ortuak zeuden bertan. Horietako bat Urizar dorretxea da. Bestalde, XX. mendearen hasieran, industrializazioaren hastapenetan, enpresek euren langileentzako etxeak eraiki ohi zituzten. Bilbon ogia ekoizten zuen lantegi nagusienetakoa zen Harino Panaderak ere halaxe egin nahi izan zuen, eta horretarako Iralabarri auzoan egin zizkien bere langileei etxeak. Auzo berri horrek hiru pisuko etxebizitza blokeak eta ortuak zituzten patio zabalak zeuzkan. (Wikipedia)

Eguna bete-betea izan dugu, begiek eta buruak badute informazioa berria, oinek aldiz, atseden eske. Kaleetan, aterki artean, jendea derbirako prest, batetik Errealekoak, bestetik bertakoak, Atlhetic zaleak. Eta gu, hara, zelako deskantsua autobusean esertzean. Bejondeigula!!

sasoibide+: UDALA (2026-02-11)

ANTONIÑA, HEZEGUNEA (2026-02-12)

Aspaldi Antoniñara joan barik, egunotako euriaz ongi hornituta egongo delakoan, bertara bisita egitea erabaki dugu. Eta hala aurkitu dugu, busti-bustia, hezea, beraz babeslekua bere funtzioa betetzen.

sasoibide+: BARAJUEN (ARAMAIO) 2026-02-18

Gaur hausterre- eguna eta Barajuenera goaz, Aramaioko auzora. Atzo aldiz, astearte-inaute edo aratuste, karnabaletako azken eguna: azken mozorrotzeak, sardinaren erreketa… Eta aurreko eguraldi busti horiekin, gure artean oraindik festa gogoa dagoenez, halako batean mozorroak atera eta… gure festa partikularra antolatu: barre algarak, mozorroen aldaketa, bromak… Arratsalde bikaina, neskak!!

ARAMAIOKO ERROTARANTZ (2026-02-19)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *