garagunera bisita

Gaurkoan, paseoa laburragoa Garagunera bisitan joan behar dugulako. Zer da ba Garagune eta non dago? Arrasaten? Bai, Bidekurtzeta kalean, Gureak tailerraren ondoan.

Garagunen, Goyenetxe fundazioa, benetako inklusioa lortzeko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu. Irabazi-asmorik gabeko erakundea gara, adimen-desgaitasuna duten helduei eguneko arreta-zerbitzua eskaintzen diegu. Gure helburua kalitate-programak eskaintzea da, adimen-desgaitasuna duten pertsonek bizitza aberatsa izan dezaten. Gure programa guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuarekin itunduta daude. (fundaciongoyenetxe.org)

Garagunetik María, Mila eta Izar paseoan etorri dira, bere lagunekin batera harrera goxoa eginda eta gero, Garagune zer den azaldu digute. Eguneko zentroa da, 14 erabiltzaile dira eta hiru monitore. Bertan, garapen pertsonala eta soziala bultzatzen duten jarduerak garatzen dira. Gainera, pertsonek bizitza sozial eta komunitario aberatsaz gozatzea nahi dute, eta horretarako, beren lehentasunekin eta bizimoduarekin bat egiten duten harremanak eta jarduerak bultzatzen dituzte. Horrela, bakoitzaren interesetik abiatuta jarduerak, ekintzak diseinatzen dituzte: Kaonbi elkartearekin lankidetza, Elikagaien bankuaz, Mondravember… Liburutegira, igerilekura, otordua prestatzeko erosketak egitera, sasoibidekin paseatzera… Askotariko zereginak garapen eta ongi izate lortzea xedea dutenak.

Proiektuen artean, 2024ko egutegia esanguratsua da, ikusi ala, liluratuta gu guztiok; zelako ideia eta argazkiak… Arrasatearrentzat, egutegi kutuna izango da. Salgai dagoenez, gurekin dator etxera!

Bejondeizuela lagun, zuen lana ikusita, harrituta, hunkituta eta eskertuta irten dugu Garagunetik. Segi horrela!

INFORMAZIO OSAGARRIA

http://www.fundaciongoyenechesansebastian.org/eu/quienes-somos

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *