sasoibide+: urte berria ospatzen

Urtea ondo hasteko irteera berezia egin dugu, Zigarrolako balkoira. Mahaia dotore jantzi, kopak altxa eta urte osasuntsua opa diogu elkarri. 2024an ibilaldi eleganteak egin ditzagula elkarrekin!

Mahai inguruan, gustura gaudenean, gauza politak sortu izan ohi dira; ba gaurkoan, irrintzilari talde indartsu bat agertu da, horiek irrintzi bikainak bota dituztenak… Eta horien arrimura, beste zenbaitek ere bota du bere lehen irrintzia. Aukera izanez gero, zenbat artista agertzen den… Gehiagotan frogatu beharko dugu. Hau pagotxa!!

Eguna laburra, eta ilundu aurretik, ekarritako guztia jaso eta umore onean herrirantz. Arratsalde alaia, lagunartean eta urte berriari ongi etorria gailurtxo baten. Gaurkoan, gu baino hobeto dagoena… ez da makala, arranopola!!

INFORMAZIO OSAGARRIA

Zigarrolako balkoia Kurtzetxikiko magalean dago kokatuta; zehazki, Musakola/Zigarrola auzoan dagoen autobideko obrei lotutako betetze batean, autobidearen goialdean. Duela urte batzuk Musakolako lagun talde batek tontortxo horren inguruak egokitu zituen begiratoki izaera emateko… (arrasate.eus)

https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/zigarrolako-begiratokia-aisia-eremu-bilakatzeko-lanak-hasi-ditu-arrasateko-udalak

Ziorlako balkoia’ deiturikoa “Musakolako ‘Txapu’ eta beste lagun batzuk txukuntzen hasi ziren duela urte ugai” azaldu du gaur Oxel Apraizek, auzo-alkateak. Gainera, ikurrina hainbat lagunen artean igo genuen, eta denborarekin musakolarren artean ospe handia hartu zuen gune honek. Hortaz gain, talaia honetara igotzeko “bidezidorraren inguruko sastrakak kentzen ibili izan dira Musakolako zenbait lagun, auzolanean. (mondraberri.eus)

https://mondraberri.eus/ziorlako-balkoiko-lanak-egin-dituzte-zuhaixkak-ikurrina-jarriz/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *