ollerietako museoa, elosu (araba)

Gorbeiaren hegoaldeko mazelak lautadarekin bat egiten duen lekuan dago Euskal Buztingintzaren Museoa, Olleriasen, Elosuan (Araba). Blanka Gomez de Segura atarian dago, gure zain. Labea erakutsi digu, dorre bat da, lau angelukoa. Bederatzi metro garai da, eta lau bider lau metro zabal. Labeak bi parte ditu, azpian errekuntza kamera dago, eta goian egosketa kamera. Otea jartzen zen azpikoan, hogei gurdikada ote. Zortzi mila pieza sartzen ziren labekada bakoitzean. Azken labekada 1958an egin zuten, urtegia eraiki zutenean.

Hemengo labea 1711. urtekoa da. Euskal Herrian dagoen labe bakarra da. Monumentu historiko izendatu zuten. Eskoriatzan [Gipuzkoa] badago beste bat, baina baserria bota zuten, eraikuntza berri bat egiteko, eta labea lonja baten barruan dago. Hau bezain zaharra da, baina testuingurutik kanpo dago. Hori entzutean, Arrasateko Teileriaz gogoratu gara, teilak egiteko labea egun desagertuta dagoen baserrian txertatuta zegoen. Eskoriatzan gertatutakoaren hantza… Blankari aipatzean, kultur ondarea babestea premiazkoa dela gogoratu digu. Hor bere lana, gure eredu.

Gaurkoa ez da museorako bisita soila, horrez gain

Euskal zeramikak estetikoki, soiltasuna du. Gero, kolore zuria. XIII. mendera arte esmalterik gabeko buztina erabiltzen zen. XVII. mendean dena aldatu zen. Orduan dena zen zuria. Pandemia garaiak ziren, eta zuria garbitasunarekin eta higienearekin identifikatzen zen. Arabiarrek deskubritu zuten zuria, baina gure zeramikaren ezaugarria ere izan da. Oso garestia zenez, barrutik bakarrik esmaltatzen zen. Hori izan da gure zeramikaren identitatea; kanpotik beheko partea esmaltatu gabeko zeramika zen. Euskal zeramikak berezkoak ditu forma batzuk eta denak dauka arrazoi bat: erabilgarritasuna eta praktikotasuna.

Blanka emakume bizia da, irmoa, tematia, errebeldea… Akaso horregatik lortu du lortu duena; galtzear zen mundu bat berreskuratzea: «Ni etorri nintzenean, baserria abandonatuta eta jausteko zorian zegoen, baina erostea erabaki genuen». 1993ko apirilaren 23an bertan museoa zabaldu zuen. (Berria.eus) 

Berria. 2024ko apirilaren 28a.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.berria.eus/bizigiro/zeramikari-esker-jaitsi-ginen-gizakiak-arboletatik_2124329_102.html

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *