Arratsalde polita hasieran, baina bukaerarako aterkiak zabaldu beharrean izan gara. Paseo polita, Zigarrolako balkoiko ikurriñatik beste bateraino. Baina, geldialditxo bat balkoian jarri dituzten mahai eta bankuak. Erosoak!








Lanpernak eta bestelako perretxikoren bat ere ikusi ditugu, urri xamar oraindik, ea hurrengo egunetan gehiago ikusten diren… Bigarren ikurriñatik, bidean aurrera harrobiraino jarraitu dugu. Eta hortik, gaur merienda berezia hartzera.



Hor, Eloisak Salamankatik, zuzen-zuzenean ekarritako bertako hornazo berezia. Pazkoko bigarren asteko ospakizunetako pastel preziatua da, lunes de aguas egunean bereziki; urdaiazpiko, solomoa eta txorizoa, hori guztia, ogi antzerakoa masa batean bilduta egiten da. Gustura dastatu eta eskertu gure lagunak egin digun oparitxoa. Bejondeizula, Eloisa!