marea arrosa, martxa solidarioa

Marea arrosa Donostiara itzuli da! Batu egingo zara?

2023ko urriaren 29an, igandea, Katxalin Martxa Solidarioaren 9. edizioa egingo da, BioDonostia Zentroko bularreko minbizia ikertzeko. KATXALINek antolatu du, eta goizeko 11:00etan aterako da Alderdi Ederren (Donostia) (Katxalin.org)

Katxalin elkartearen deialdiarekin bat egiteko prest gure sasoibideko taldetxo bat. Lau mila lagunetik gora elkartu dira martxa hunkigarri horretan.

Goiza ederto pasa ostean, bazkal ondorengoa Tabakaleran egin dugu. Bertan, Astronomia erakusketa berezian murgildu gara. Irudikatu zure eskuetan dituzula eguzki sistemako planetak, hatzez ukitzen duzula Ilargiaren gainazala, edo Eguzkitik oso gertu zaudela, hura entzuteko moduan. Hori eta askoz ere gehiago dakartza ‘STROM – Astronomia inklusiboa’ erakusketak.

Tabakalera eraikinak espazio zabalak ditu, eta bertan erakusketez gain, bestelako jarduerak ikusteko parada izan dugu: ekialdeko lagun talde bat jolas berezi batekin, koreografia bat prestatzen diharduen neska gazte taldea…

Erakusketak aldiz, El sueño de la sultana filmari buruzkoa eta Bilboko Arte Ederretako Museoko zenbait obra. Gustura ibili eta disfrutatu egin dugu. Gure buruan bestelako irudiak txertatuta bueltatuko gara etxera. Egun polita eta betea.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://katxalin.org/eu/elkartasun-martxa/

https://katxalin.org/eu/nor-gara/

https://p4k.dipc.org/eu/P4k.dipc.org/strom

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *