adinekoen astea

Irailak 28an, osteguna, paseoan joateko prest. Hori da sasoia!

A ibilbidea aukeratu dutenak, herriko txokoetara abiatu dira.

A ibilbidea, Arrasateko txokoak: Ale dorretxea, Jose Mª Eguren plaza (Mau-Mau), Elma, tren geltokia, Aprendices… Zergatik Mau-Mau? M. Angelesek kontatu digu, kuriosoa, benetan!; Jabik aldiz, Villa Cerrajera izena nondik datorren eta arrasatearrei, cerrajeros esaten zitzaiela aipatu du; Marik, aldiz, trenaren zenbait berezitasun; Eustasiok, Elman lanean ibili eta garai hartako kontuak; Elenak… Guztion artean osatu, eta Arrasateko historia aberastu egin dugu. Zenbat historia eta kontu entzun ditugun! Gaur ere, etxera, zerbait ikasita; beraz, gustura!

B ibilbidekoak aldiz, Salturri baserrirantz.

B ibilbidea aukeratu duen taldea, arin arin abiatu da. Paraje ederra, eguraldi argia, disdiratsu, lagunartekoa… badago horren parekorik?

Eta gaur irailak 29a, ostirala, San Migel egunean, Iturbideko gure nagusiekin, paseoan joan gara.

Giro aparta, bai eguraldia, eta baita partaideen artean: Arizmendiko ikasle eta irakasle batetik, sasoibideko partaideak bestetik; Arrasateko Nagusien Kontseilukoak, senide eta egoiliarrak, guztiok elkarrekin gozatzeko desioan.

Hunkigarria, halako kuadrilla kalean zehar ikustea, eta hori guztia, txistularien laguntzaz, txistuaren soinu dotore eta alaiaz zipriztinduta. Bertan egon diren guztiak, bihotza samurtuta etxera… Bejondeizuela, lagun!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://mondraberri.eus/sasobidek-gidatu-ditu-nagusien-asteko-irteerak-goizean/ https://es.wikipedia.org/wiki/Mau_Mau

https://mondraberri.eus/iturbideko-egoiliarrek-pasealdia-gozatu-dute-naguisen-astean/ https://goiena.eus/arrasate/1696159456845-adinekoen-autonomia-parte-hartzea-eta-protagonismoa-aldarrikatu-dituzte-arrasaten

https://mondraberri.eus/anakon-zaintza-eta-osasun-duinak-behar-dira-baita-adinekoon-parte-hartzea-sustatzea-ere/

https://goiena.eus/arrasate/1696003156287-pertsona-nagusien-astea-ari-dira-ospatzen-arrasaten

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *