ikasturte bukaerako irteera

Arrasatetik abiatu, norantz? Denok adi, autobusak zer norabide hartu, hor espekulazioak. Arabarantz ez, Zumarragako bidea, kartelei begira… Heldu gara, Tolosara. Garai baten Gipuzkoako hiriburua. Han Brian, bisitan gida izango duguna, gure zain. Ongi etorriak!

Tolosa herri edo hiri? Ikusi eta entzun dugunaren ostean, erantzuna ez da erraza. Horren harira, Arrasaten bazen abokatu bat, Goikoetxea, eta kalean maiz egiten zitzaizkion askotariko galderak. Haren erantzunak, sarritan ezustekoak izaten ziren, mamitsuak bestetan. Behin galdetu omen zioten: Don Ignacio, zuk jakingo duzu ba, Eibar zer da herria edo hiria? Eta bere erantzuna: badauka kapela dendarik (sombrerería)? Beraz, hurrengoan Tolosara bisitan joaten garenean, badaukagu lan bat, kapela dendarik badagoen ikertu!

I Ibilbide Berrien Lehiaketa Saria: Pasaia-Donostia eta Arlaban-Landa; Angelines Castellano eta Edurne Erauskinek aurkeztutako lana. Zorionak!

IV Argazki Lehiaketaren Sariak: sasoibide sailean, Naturaren Aberastasuna, Lourdes Satrustegirena; sasoibide+ sailean aldiz, Sasoi Iturri, Margarita Gorrotxategirena. Zorionak!

Eta orain, etxe aldera? Ez, azken sorpresa!! Peru-Harrin, Iñaki Perurena gure zain.

Egun betea, sorpresaz betea izateaz gain, oso bariatua. Eta bueltan ezin ahaztu, Arrasateko Udalaren laguntza eskertzea.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *