Gaur nora? Aretxabaletako sarreran Oro auzorantz abiatu gara. Giro ederra, zuhaitz arteko itzala gustura hartzen den honetan, aldapan gora abiatu. Paseoa ezaguna izan arren, gaurkoan ere atsegina.
20 baserri eta 45 bizilagun ditu auzoak. Gaur egunean ez dauka elizarik, baina garai batean bertan zeuden S. Martin eta S. Juan ermitak (egun baserriak). San Juan ermitako bataiarria Gatzagako parrokian dago gaur egun. Horregatik, bertako abade zen On D. Bergaretxek zera esaten zuen «Tengo una pila Bautismal en Oro». (aretxabaleta.eus)
Mokadutxoa egiteko aitzakia aurkitu, eta gero Bedoñarantz egin dugu. Paisai ederra, udaberriko berde bizi horren dirdira, ardien zintzarri hotsa, baserri zuri, teilatu gorri… Ene, gure begiek irudi hori xurgatu eta gure gogoan iltzatuta utziko dute. Hala bedi!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.aretxabaleta.eus/eu/aretxabaleta-1/auzoak
http://c2.nekar.com/eu/informacion-general/?localidad=84
https://www.yumpu.com/xx/document/read/65728279/aretxabaletako-baserriak-2021-pagenumber-compressed