Arrasateko baserri zaharrenetarikorantz egingo dugu gaurkoan. Salturrira.





Hau talaia, bailara zabala bista-bistan, kantuan hasteko gogoa ere sortu zaigu, eta Idoiak zenbait abestiren letra duen papera eskaini digu. Has gaitezen ba, tonua hartu eta goxo-goxo abestu. Loretan dauden arbolak ere, gurekin bat egiten dutela dirudi. Ja, ja, ja…


Salturrin, zakurren zaunkak ozenak dira, hurbiltzen ere ez dute uzten (beraien lana ongi beteaz); hala ere, sarrerako atearen arku zorrotza soma daiteke, berezia baserri baterako. Zerbaiten adierazgarri, zalantzarik gabe.




Udaberria indarrez dator, belar, lora eta animalia gazteak ere jostari. Eta guk, gaurko ibilaldi atsegina bukatutzat ematen dugu.
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.baserrisarea.com/ondare-historikoa/7322/448-salturri-baserria
https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2022/03/11/salturri/
https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2021/05/28/meatzerrekatik-salturrira/
https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2021/01/20/3207/
https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2020/11/27/salturri-meatzerreka/