oñatin paseoan

Primerako eguraldiaz, Oñatin, ibilbide berria ezagutzera. 18 ermita omen dago herrian; gaur horietako batzuen ondotik pasatuko gara.

Azentzio ermita, harriz harri leku aldatuta dago. Muino baten kokatuta.

Inguru zabala, atsegina; belardiak, mendiak, artaldeak, baserri zainduak… Pelikula bateko dekoratua dirudi, guztia hain zaindua… Eli Galdos zenak zioena datorkigu burura, nekazariak, baserritarrak, Euskal Herriko jardineruak direla.

Pacok eta Elenak euren urtebetetzea gurekin ospatu nahi izan dute, motxila astuna bizkarrean hartuta egin dute bidea, meritu galanta! Ederto zaindutako alberga baten, mokadutxoa hartzeko gertu. Zorion kantuak, topak… Zorionak lagunok, eta urte askotarako!

Olabarrietako auzoa, kruzeroa, San Lorenzo ermita… Kolore bizi-biziak dituen eraikina, aspaldi ETEO izandakoa…

San Martin ermitan hasi eta San Lorenzon bukatu dugu gaurko ibilbidea. Oso polita eta atsegina izan da, eskura dugun luxua. Berriz ere bueltatuko gara, zalantzarik gabe!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *