sasoibide+: oñatiko santa luzia ermita

Oñatira gaurkoan, bertako ibilbideak ezagutzera. Eguraldia ezin hobea arratsalde pasa egiteko.

San Martin ermita aurrez aurre; gure lagun Elik, gaur ere fin-fin, informazio idatziaz gain, bere gaztetako bizipenak ere kontatu dizkigu; oñatiarra izanik, inguruak ederki asko ezagutzen baititu.

Asentzio ermitarako bidea hartu, muino batean eraikia, toki polita. Hau ere itxita, beraz, bere historia entzun, inguruko panoramaz gozatu eta Santa Luziarantz.

Udalatxen perfila ikusgarria!

Aloña, Aitzgorri… oraindik zurituta, gaueko tenperatura hotzen testigu.

Egun, ohikoa da elizak, eta bereziki, ermitak itxita aurkitzea. Santa Luzian, alboko etxeko atea jo eta gustuz zabalduko digula esan digu Bixentek. Hala, zabaltzeaz gain, zenbait argibide ere eskaini dizkigu. Eskertzekoa, lagun; guretzat oparia izan da!

Ermita inguruko parkean, mahai baten inguruan bildu gara, eta motxiletatik sorpresak atera dira: mokadu goxoak, hainbat mozorro, karnabaletako musika, eta horiekin batera, umorea nagusi.

Eguzkia behera eta kremailerak gora. Badugu etxe aldera joateko garaia. Ze inguru ederra ezagutu dugun, bide erraza, ikusmira zabala… berriz ere bueltatuko garela, ziur!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://eu.wikipedia.org/wiki/Murgia_(O%C3%B1ati)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *