emakumeak zientzian ekimenarekin bat

Emakumeak Zientzian ekimenak 2017an eman zituen bere lehen urratsak, eta urtetik urtera, handitzen eta mamitzen joan da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2016. urtean otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna zela aldarrikatzea erabaki zuen, emakumeek eta neskek zientzian erabateko eta bidezko parte-hartzea izan dezaten. Horretarako, jarduera-programa zabal bat sustatu, antolatu, garatu, aurkeztu eta gauzatzen da otsailaren 11ren inguruan. (emakumeak zientzian)

Emakume zientzialariak ikusarazi.
Estereotipoak apurtu.
Bokazio zientifikoak sustatu.

Sasoibideko gure lagunak, Emakumea Zientzian ekimenarekin bat eginez IIS Biodonostian eta CIC Biomagunen izan ziren. Ikerketa zentroa ezagutzeko aukera, emakume ikerlarien errealitatea eta laborategian proposatutako saiakerak egin. Esperientzia aberasgarria, zalantzarik gabe. Datorren urtean, 2024ko otsailean, berriz ere parte hartzeko irrikaz bueltatu dira. Bejondeizuela!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://goiena.eus/arrasate/1676392865103-emakume-eta-neska-zientzialarien-nazioarteko-eguna-ospatu-dute-garaian

https://emakumeakzientzian.eus/

https://www.biodonostia.org/eu/

http://www.donostiainn.eus/eu/berrikuntzaren-ekosistema/i-g-b-agenteen-direktorioa/centros-de-investigacion-cooperativa/cic-biomagune-2

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *