bixi-bizi tailerra, IV

Ferixalekuko Arizmendi ikastolara heldu eta han zain, gaur gure irakasle izango direnak: Lander Uribesalgo, Xabier Agirre, Sara Caranca, Enrike de Tena eta Beñat Irazola. Gimnasioan, gaurko plana aurkeztu digute; talde handia garenez, bi tailerrak aldi berean egingo ditugu, txandaka. Batzuk zumba eta besteak TRX; gero, trukatu egingo gara.

Azalpen argiak jaso eta ekin. Zumba fitness diziplina bat da, errutina aerobiko batzuek konbinatutako dantza mugimenduen bidez, gorputz osasuntsu bat mantentzera bideratua. TRX kirol-modalitatea, batez ere, gorputzaren pisuan oinarritzen da, pisuaren erresistentziarekin giharrak lantzeko; sokak eta zingilak dituen tramankulu baten bitartez egiten da.

Tailerrean lortutako bizitasunarekin, Santa Barbararantz abiatu, Arrasateko parkerik erakargarrienera. Aspaldi bertara etorri gabe, paseo atsegina, beraz; turista begiekin ibiliz gero, bitxikeriak, altxorrak… deskubritzea errazagoa da, eta guk hori egin dugu. Eskura, zein txoko polita daukagun! Hau gozamena!

Eta nola ez, sasoi-saldarekin bukatu. Gaurkoan ere, zein gustura!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://eu.wikipedia.org/wiki/Zumba

https://www.webconsultas.com/ejercicio-y-deporte/actividades-fitness/que-es-el-trx

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *