bixi-bizi tailerra

GIKAI (Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza) ikasleak izan ditugu gaurkoan tailer horretako gidariak. Proziozepzioa lantzea izango da helburu nagusia, hau da oreka eta koordinazioa bereziki. Oso zentzu garrantzitsua gure bizitzaren kalitatean, berari esker erorketak ekiditu ahal izango ditugu eta. Beraz, gaurko saioa esanguratsua izan daiteke, bereziki ikasitakoa praktikan jartzen badugu!

Adi-adi eta ongi egiteko gogoz, heldu nonbaiten eta honelako hamarna mugimendu egin…

Proposatutako ariketa batzuk, dantza baten koreografia dirudite, Pakok dioen bezala, esto parece sopa de caracol! Mejor con música, no?

Oztopoen aurrean garrantzitsua oina lurretik ongi jasotzea, belauna gorantz. Fin-fin oztopoak libratu, altuera ezberdinetako mailak igo eta jeitsi…

Eskertzekoa gaur gure irakasle izan direnen lan ona: Ander Núñez, Xabi Varela, Izaro Torres, Adiran Fernández eta Iñaki Arroyo, bejondeizuela!

Egindako lanaz gustura, Erguin alderantz paseoa. Salda hartzea tertuliarako aitzakia, eta hor Fabianen kantua entzuteko parada, Idoiarentzako prestatuta ekarri duena. Une polita hori ere bai!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://eu.wikipedia.org/wiki/Propiozepzio

https://www.fisioterapia-online.com/glosario/propiocepcion

https://www.barnaclinic.com/blog/traumatologia-deportiva/2019/01/25/propiocepcion/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *