Gipuzkoako bidegorriak eta berdeak ezagutzeko kanpaina antolatu du Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketarako Sailak. Gaur, Arrasateko Nagusien Kontseiluak deituta, Biteritik San Prudentziora egiteko talde polita elkartu da. Joan bidegorritik eta itzulera Etxezarretako bidetik, bide berde-berdea hori. Marivi Álvarezek, Mugikortasun Departamentuko Arduraduna, gurekin batera egin du bidea; atsegina eta elkarren berri izateko aukera izan dugu. Solasaldian ez da falta izan San Prudentzioko komunen aipamena. Irtenbidea? Badirudi gertuago dagoela. Hala bedi!
Eta ibilaldia, Arizmendiarrietaren plazan bukatu dugu, bizikletan inguruan dagoen karpa ikusten. Bertan, bidegorrien informazioa, bizikletaren elementuekin egin daitezkeen esku-lanak, elektrikoak probatzeko aukera eta trizikloan ibiltzeko tentazioan ere jausi egin gara. Ezusteko galanta batzuentzat, besteak aldiz, gustura!! Arrasateko Nagusien Kontseiluak eskertzen du bertaratu direnen parte-hartzea.
M.L.
Larunbata goiza ezberdina!! Eskertzekoak horrelako tentazioak izatea!