Arratsalde beroa; sargori izan arren, ura motxilan hartu eta aldapan gora abiatu gara. Erritmo egokia hartu, sarri-sarri hidratatu, itzalean gelditu… hori guztia, beroari aurre egiteko lagungarria.
Kurtzetxikiko igoeran bista ederrez gozatzea, naturala; berreskuratu duten elurzulora hurbiltzean, harritu egin gaitu haren neurria, zabala eta sakona. Elurra biltzeko eraikitzen zituzten; elurrez bete ondoren, zanpatu egiten zuten, izotz bihur zedin. Ondoren, izotza herrira jaisten zuten zaldi edo idiek tiratako gurdietan.
elurzuloa
Mendiak 504 metroko garaiera du, ikusgarria tontorretik bistan dagoena: Kurtzetxikiko Larragain tontorretik mendebalderantz Leintz bailara osoa, eta ekialderantz Aizkorri mendikatearen ikuspegia. Talaia ederra!
Lagunarteko atsegina egin eta gero, beherantz abiatu gara; lainoak agertu, haizea… giro aldaketa dator. Maldan behera, behorrak eta behiak agertu dira, freskurara.
Beherako bidea arinago egin dugu, itzala, belarra luzatuta, txorien kantuak… basoaren babesa sentitzen da. Gustura etxe aldera!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/sl-gi-42-kurtzetxikiko-bira
https://sitioshistoricos.com/fuerte-de-kurtzetxiki-en-arrasate/ https://www.turismodebagoiena.eus/eu/zer-egin/kurtzetxikiko-bira-sl-gi-42/