sasoibide+: besaide

Besaide edo Betsaide mendi txikia da, itsas mailatik 564 metrora. Oso leku berezia da, Euskal Herriko hiru probintziek puntu horretan bat egiten dutelako, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak hain zuzen ere.

MJ.E.

Guk, gure hiru lagunei esker, Udala auzoraino autoz igo gara, handik hasita Besaiderako bidea arinago egiten da eta.

Bidean badago zer ikusi, horretarako lagungarriak informazio-panelak eskaintzen duten aukera: karobiak, paisaia eta hegaztiak… Horrez gain, norberaren zaletasun edo sentsibilitatearen arabera, bitxikeriak aurkitzea erraza da.

Besaide euskal mendizaleentzat oso toki berezia da. Topagune horretan, hain justu ere, Mendigoizale Desagertuaren Monumentua eraiki dute. Pueyo arkitektoak egin zuen, 1955ean, Euskal Herriko Mendi Elkartearen enkarguz. Metro gutxira, 1990etik beste oroigarri bat ere badago ikusgai, Yoshin Ogata artista japoniarrarena, alegia. 1953ko uztailean bost euskal mendizale hil ziren Mont Blanc-en; hori zela eta, Euskal Herriko Alpinismo Federazioak hildako mendizaleen omenez oroigarria eraikitzea erabaki zuen. (wikipedia).

Ederra izan da gaur ere lagunartekoa, eta astero mendi aldera egiten dugunontzat, Besaidera etortzea esanguratsua.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://es.wikipedia.org/wiki/Besaide

https://www.visitelorrio.com/besaide-mendia

https://www.euskonews.eus/zbk/299/besaide-monumento-a-los-montaneros-que-nos-han-dejado/ar-0299001001C/#

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *