Eguraldi euritsuaren mehatxuari muzin eginez, gogotsu heldu diogu gaurko ibilbideari; Antoniñako hezegunetik aurrera. Hezegune horiek espezie piloa erakartzen dituzte, eta honezkero bertan martin arrantzalea izeneko txoria ikusi dugu (Pello Garai), (mondraberri). Inguruko baserrien izenak gogoratu ditugu: Antoña etxeberri, Saburdi zahar, Saburdi berri, Altzibar…
Anporretako bidea zabala eta patxadaz joateko modukoa da. Metal-ura iturritxoa (ura edateko edalontzia eskura, bertan); bide baztarrean, azeri-buztana senda belarra indartsu sortzen; azal bereziko zuhaitza… bide atsegina.
azeri-buztana B.A. metal-ura B.A. B.A. B.A. iturri txiki
Iturri txiki, toki zaindua, atsedena hartzeko bankua, oroitarria, udan itzal freskoa ematen duen zuhaitza… Hemendik aurrera, bideak aldapan behera egiten du, pinudia desagertu… aldaketa nabarmena. Halako batean, Etxaldebarrirako bidea, Ormaixio, Loo eta bertan San Kristobal.
B.A.
Tarteka, aterkia zabaldu behar izan dugu, baina ez dugu bustialdi handirik hartu. Paseo ederra gaurkoa, eta amaitzeko salda beroa gustura.
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.menditxik.com/21-04-19-vueta-a-anporreta-camino-del-hierro/?lang=eu
https://mondraberri.eus/200-zuhaitz-landatu-dira-antonan-hezegunearen-aurkezpenean/