Udala auzorako bide asko dago, gaurkoan beste bat jarraitu dugu. Giro ederra, toki aparta, haitzaren azpian… Eta Besaideko oroitarria egin zuen eskultore japoniar berak (Y. Ogata) eginiko obra behatu dugu, esanguratsua harria eta burdina tartekatuta egitea, burdin meategien irudikoz ote? Eskultura horrek, identifikatuko duen plakatxo bat hartuko luke, ezta? Ea norbaitek jasotzen duen eskaera!
larrinetxe antoxin B.A.
Aparte samar dagoen garbitegira hurbildu eta zaindutako txokoan gustura, iturriko ura edateko antoxina bertan, ohitura zaharra mantenuaz. Ezin gehiago eskatu!
jasmina loratzeko prest mugarri, hito B.A. B.A.
Udalatik behera beste bide batetik, Garagartzako Arteaga ingurura. Artadi batetik, aurrerago pinudia eta berriz ere, arteak izan dira gure bidean lagun; enbor okerrak, zuzenak… eta tarteka mugarri edo bide erakusle diren harri pilaketa bitxia. Himalaiatik ekarritako ohitura edo gure antzinakoek erabilia? Hor gure zalantza!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://duckduckgo.com/?q=Yoshin+Ogata+besaide&t=ffab&iar=images&iax=images&ia=images