Atzoko hego haizearekin heldu zen basamortuko hautsa, gorria, auto horretan nabarmen. Ospitaletik gora, Asuelaraino eta han Andra mari zuriren ermitarako bidea hartu dugu; bide erraza, konturatu orduko bertara heldu gara. Oñatiko Zubillaga auzotik gertu, baina izatez Arrasateko Bedoña auzoko lurrak dira.
Heldu eta ermita itxita, ingurua oso ondo zaindua aurkitu dugu. Gure arteko batzuek bertara txikitan etortzen zirenekoak kontatu dituzte, Maria Jesus zenaren lagunak, hain zuzen. Egun, ederragoa iruditu zaie.
B.A.
Etxe ingurua ere txukun-txukun, laneko tresneria ezagunak batzuentzat: burdinerie eta goldea. Oilategiko ur potoak ere polito jarrita!
Bueltarako, Urkuluko bidean gora, baina Bedoñarantz doana aukeratu dugu. Aldapan gora, mendi parajean aurrera, lur-irristatzea erakutsi digu Edurnek; lur-jausia eta lur-irristatzea ezberdinak direla azaldu digu, garbi berezitu dugu. Aurrera eta Urkimendi baserrira heldu gara; aurreko asteko ETBko programa baten agertu zena, ogi ekoizle ezagunak bertako Joseba eta Aitor. Ogia, izan ere, oso preziatua inguru zabalean.
Gaurko ibilaldi polita bukatzear, euri lanbroa hasi zaigu, aterkiak, txapelak… atera eta, ongi babestuta, etxe aldera!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/pr-gi-91-erregebidea-bedona