Aretxabaletako Oro auzorantz abiatu gara, kanposantu ondotik aldapan gora. Bertako elementu arkitektonikoei aipamena egin, eta Edurnek jarraian aipu literarioa eskeini digu: Ane Odriozolaren trilogia gomendagarria (nobela beltza), Gibolaren ingurukoa hain zuzen. El secreto de Gibola, La sombra de Gibola eta Conspiración en Gibola dira liburuak, Legazpin kokatuak, irakurterrazak, ongi idatziak eta gure herrien XX.eko historia ezagutzeko lagungarriak
Oron, etxe ederrak, paisaia erakargarria, lasaitasuna.
Orotik, Larrinoko bidean gora Bedoñarantzekoa aukeratu dugu. Pinudian eukalipto banaka batzuk ere bereizi ditugu; paraje politak eta bidean lokatza, a ze txokolatea!
aloe vera
Martxoaren 8aren inguruko kontuak ere izan ditugu… Lagunarte ederra gaurkoa ere, aupa zuek!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://goierri.hitza.eus/2021/10/14/lehen-liburua-idatzi-nuenean-ez-nuen-hiru-egiteko-asmorik/