Zabolainera hurbiltzeko, Gesalibarreraino autobusean joan eta ospitale eta erreka bitarteko bidea hartu dugu, Ibabe garajerantz. Aurreko aldapari gogoz heldu eta laster AHTko obraren arrastoak bistan: tunelak, zubiak…
Paraje polita, baserri ederrak, eta hemen Zabolain, zalditegia eta sagardotegia, biak bakarti; badakigu jakin beste egun eta ordu batzuetan, bertan jende ugari ibiltzen dela, baina ez oraingoan. Eta hara non, Marijek egindako pellak dastatzeko aukera, hori bai ezusteko goxoa. Zelako arrakasta; denak errezeta eske. Bejondeizula, lagun!!
MJ.E. MJ.E. B.A. MJ.E. B.A.
Eta Garagartzako bidea hartu, hemen ere txoko bitxiak, kutunak… Eta paseo eder horri bukaera emateko, zer hobea txokolate kikara bat hartzea baino!