lilaton, entrenamendua

Martxoaren 8a egun esanguratsua, emakumeen eskubide berdinen aldarrikapena, kontzientziazioa… gizarte osoaren erronka! Eta hor, hainbat ekimenen artean LILATOIA, emakumeak eta kirola lotu nahi duena. Iaz, covid 19a dela eta, Lilatoi birtualean parte hartu genuen, Arrasaten hain zuzen. Aurten ere, harekin gogoratuz, esperientzia errepikatu nahi izan dugu: 5 kilometroko ibilbidea zehaztu, eta pausu biziaz, kronometratuta egin; gure helburua lortu dugu, ordu bete azpitik bukatzea! Bejondeigula

Hain gustura denak, igandean Donostiara bertara joango direnak ere badaude. Aupa zuek, eta datorren urtean gehiago ere joango gara, jakina!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *