Egun berezia gaur Eskoriatzan, Urdelardero, aratusteen haserako eguna; eguen zuri, ostegun gizen… horrelako beste deitura batzuk ere baditu gaurko egunak. Eta horretaz jakiteko, zer hobe Ibarraundi museora etortzea baino? Saioak beso zabalik hartu gaitu eta neguko jaien inguruko azalpenetan hasi zaigu.

ibarraundi museoa 

axtrokiko ontziak 
gizakiaren garapena
Museoan gaudela, ustekabea, haurren kantua entzun dugu eta zer den ikustera joan gara. Urdelardero bizi-bizia, naturala, polita… hunkigarria horrelako haur taldea ikustea!
Ziriak ongi prestatuak, kantua ere bai.
Eskoriatzan zenbait altxor oso ongi zainduak daude, hein handi baten, Isabel Guridiren ekimen eta lan onari esker dio Saioak; beraz, Saioa gidari dugula, horietako txoko batzuk ezagutuko ditugu.

sarrera gotikoa 
santa anako erretaula 
santa ana komentua zena 
antzokia 
atxorrotx 
ittrri zahar 
aztarna arkeologikoa 
kanpaien moldeak 
kanpaiak sortzeko bidea
Santa Ana komentua, egun antzokia dena; iturri zaharra, alberja; aztarna arkeologikoen errespetuzko trataera nabarmena (kanpaien moldeak); ospitala izan zena, egun mondragon unibertsitateko fakultatea; udal etxe zaharra, egungoaren ondoan…



ospitala zenekoa 
bi udaletxeak 

Zein eraikin ederrak eta ugari dagoen, jauregi, komentu, eliza… Herria hain aberatsa al zen? Badirudi, Ameriketatik bidalitako dirutza dagoela guzti horren oinarrian. Oraindik badaukagu zer ezagutu Eskoriatzan, beraz Loreari eskatuko diogu beste bisita bat ere antolatzeko!
Eskerrik asko Saioa (museoko teknikaria), Lorea eta Arrasateko Udalari
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://kantak.ahotsak.eus/kantak/030503/esk-082-039
https://ahotsak.eus/arrasate/pasarteak/arr-035-016/ https://sitioshistoricos.com/pena-de-axtroki-el-cofre-petreo-que-ocultaba-los-cuencos-de-oro/










