Egun, jakina da indarrak eta orekak osasun arloan garrantzi handia dutela. Izan ere, erorketak eta hezur apurketak ekiditeko ezinbesteko gaitasunak dira. Horregatik, oso garrantzitsua eguneroko jarduera fisikoa sustatzea, hala nola, arin ibiltzea, eskailerak igo eta jaistea, igeri egitea edo bizikletaz ibiltzea eta indar-entrenamenduko ariketak egitea.
Gaurkoan, indar ariketak landu ditugu, helburua giharren indarra handitzea da.
TRXa gorputz-pisuan oinarritzen den kirol-modalitate bat. Sokak eta zingirak dituen tresna da, eta muskulatura norberaren pisuaren erresistentziarekin lantzeko aukera ematen du.
Arizmendi ikastolako TAFYD moduloaren arduradunari, Xabin Arriolari, bixi-bizi tailerrak egiteko aukera ematea eskertu diogu, eta ikasleengandik jaso dugun arreta eta lan ona ere bai. Hurrengo ikasturtean izango al dugu errepikatzeko aukerarik?
Proposatutako ariketak egin eta gero, gure giharrentzako atseden bila, paseoan, Erguin aldera jo dugu. Igogailu berriak, auzoan eginiko hobekuntzak, elizalde kaleko kamelia arbolak loretuta… Hobekuntza nabarmena da, atsegina. Bazen garaia!