Giro eguzkitsuaz Edertekerantz abiatu gara, lokatzaren beldur, baina ederto libratu gara. Arteaga paretik pasa, eta aurrera, bide lasaian AHTren plataformara iritsi arte.
B.A.
Aldapan behera, inguruko mendiak eguzkiaren argiaz edertuta, eta gu Garagartza auzora heldu.
B.A. B.A. B.A. B.A.
Bidean kontu-kontari: gaurtik aurrera sarritan eskatuko diguten txertoen pasaportearen formatu erosoa, erakutsi digu Lolik; herriko pasadizuaz eta xaguren goma fabrikaren kalitate-kontrola egiten zela…
«pasaportea» «pasadizua»
Erreka ondotik, euriteek utzitako arrastoak agerian, aurrekoetan baino bazterretan plastiko gutxiago dagoela ohartu gara; Ederlan parean eraikinak bota direla…
erguingo igogailua
Erguin auzoko igogailu berrien inguruko apainketa deigarri eta atseginari erreparatu diogu, auzotarren oinarrizko zerbitzua jartzeaz gain, itxura ere edertu egin da. Aipagarria!
Giroa frexkatzen eta, aitzaki ona tertulian goxo-goxo egoteko, kontu-kontari… Ze ondo egon garen, ezta?