Arizmendi Ikastolako Tafydeko ikasleek, guretzat espresuki, prestatutako tailerra egitera hurbildu gara. Ferialekuko gimnasioan, gure irakasleak izango direnak: Jokin Blanco, Erik Herrán, Aitor Díaz de Heredia eta Iñigo López.
Aerobikaren aitzakiaz, kardio ariketak; propiozepzio ariketak, oreka eta estabilitatea landuaz; zirkuitoan, aldiz, orekaz gain, koordinazio eta prezisioan saiatu gara. Amaitzeko, luzaketak.
Agerian taldean bizi izan den giroa: atsegina, proposatukoak fin-fin egiten eta etxean egiteko ikasten. Oso interesgarria eta osasungarria gaurko saioa. Mila esker, Jokin, Erik, Aitor eta Iñigori ere zuen irakaspenegatik eta baita zuen irakasleari, Xabin Arriolari.
B.A. B.A. B.A.
Gorputza eta animoa arin-arin dugula, aterkiak hartu eta aire freskoan murgilduz bukatu dugu gaurkoa.