Ikasturte berriaren lehen irteera eguraldi ilunaz egin dugu, euritan. Baina, hala ere, etxean egotea baino, lagunartean mendi aldera joatea nahiago.
Zuhaitzen kolore erakargarriaz ohartu gara: horiak, gorriak, hainbat tonalitate…
Eta Zigarrolako balkoira heltzerakoan, paisaia aldakorra, lainoak mendiekin jolasean, orain Udalaitz aurrez aurre, orain zeharo estalita; laino itxi-itxia eta berehala, mendebaletik argitze aldera… Giro ezegonkorra, zalantzarik gabe.
Beherantz gatozela, harrituta bide baztarrean doan ur kopuruaz eta daraman abiaduraz, hori bota duen euri neurriaren seinale. Lurra lehorra zegoela bai, baina eurite horrekin laster ase izango dela dirudi.