Aspaldi Santa Luzian egon gabe eta bertara joateko plana egin dugu. Gaurko arratsalde beroan paseatzeko, paregabeko parajea. Zuhaitzen itzalaz babestuta, bidean aurrera. Paisaia ere erakargarria.
Basoaren aniztasunak harritu gaitu, konifera mota ezberdinak, haritzak, pagoak… Udalatxen hegoaldean artea da nagusi, iparrean, aldiz, Santa Luziara iritsi bitartean ez da alerik ikusten. Baso artean, Antonen oroigarria; maite zutenek gogoan dute!
Santa Luziak aterpe irekia du, eraikinari atxikia. Andre Mariaren irudia, harrian landua, atearen gaineko horma hobian omen zegoen, egun hutsik. Baseliza zaharberrituta dago eta txukun mantentzen dute. Bejondeiela!
Santa Luziako buzoitik Elorrioko bista ederra.
Bidean bueltan gatozela enborrean mezua aurkitu dugu: MENDIAN AGURTU EZ IZAN… Zergatik ote?
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://proba-itziar.webnode.es/edificios/patrimonio-inmueble/ermitas/santa-lucia/