Salturrira abiatu aurretik, beroketa ariketei ekin diegu. Monterronen aurrera, pasealekuan, bidezidorretik San Baleriorantz eta jarraian Mietzerrekaraino.
Atxapar (madreselva) Kiwi
Bide markak jarraituta, Salturri baserriraino heldu gara. Paisai ikusgarria, etxea ere ederra eta gordetzen duen historia, luzea. Denon artean gogoratu ditugu zenbait datu: Arrasateko baserri zaharrenetarikoa da, elementu arkitektoniko gotikoak ditu, barnean koba bateko sarrera dago, garai baten komentua izan omen zen…
F.M. F.M. F.M.
Elenak, gure lagunak, eskaini digu Galartaren obra ezagutzeko aukera. Eskerrik asko!
San Kristobal Udalatx
Beheranzko bidea hartu dugu, bide atsegina, parean ikusten diren mendiak identifikatu, San Kristobal, Loo… Horrela, martxa onean, Gorostiza auzora heldu eta, etxerantz joan aurretik, gaur non hartuko dugu salda?
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.baserrisarea.com/ondare-historikoa/7322/448-salturri-baserria
https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/arrasateko-bira