#AurtenEreOn #Lilaton #LilatonVirtual #LilatonBirtuala #Berdintasuna #Igualdad
Martxoaren 5ean egingo dugun Lilatonerako entrenamenduari ekin diogu. Monterronen hasi eta 5km oinez Jose Mª Arizmendiarreta plazaraino. Eguraldi aparta eta giro onean, aplikazioa martxan jarri, irteera tartekatua, eta aurrera!
Martxa arina, gogotsu, aukeratutako ibilbideaz gozatuz, 5 kilometroak bukatu arte. Heldu ahala, aplikazioari stop eta datuak jaso dituen konprobatzera: mapa, abiadura, denbora… guretzat beste esperientzia bat.
Emaitzak politak dira, uste genuen baino hobeak, hor komentarioak… goazen kafetxo bat hartzera!
Azken zalantzak, argitzeak, elkarri laguntzen, asmatzen… Arratsalde ederra gaurkoa ere. BEJONDEIZUELA!!
INFORMAZIO OSAGARRIA