San Balerio eguna dela eta, aitzaki ona Mietzerrekako baselizarantz abiatzeko; talde txikitan, musukoa eta gure arteko distantzia zainduaz. Eguraldia lagun!
Covid 19 pandemiaren ondorioz, baselizan ezin sartu, baina bere historiaren zenbait pasadizo, datuak, ohiturak… gogoratu ditugu, eta 2019ko bisitako argazkiak ikusi. Arrasateko altxorra, zalantzarik gabe!
2019, S.Balerio 2019, S.Balerio
Urzulo iturbururako bidea hartu, errekastoaren ondotik, uraren zurrumurru atsegina entzunez, aurrera. Gustura.
EA EA
BA
Urzulo iturburua: Arrasate hornitzen zuen iturburu nagusia zen, Urkuluko urtegia egin aurretik. Gaur egun ere hainbat hornitzen ditu. Arrasate.eus
Urzuloko ur emariaren ondoan, lixiba (arropa ikuzi/garbitu) egiteko txoko gordea, hor.
BA EA
Gaurkoan ere txoko polita ezagutu dugu, eta ederra uraren kantua entzutea.
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/arrasateko-altzairua
https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/herrigunea-meatzerreka