Miraballes, Muxibar, izen ezagunak, baserriak… baina bertan egon gabeak, asko bederen. Eta, horregatik, gutariko askorentzat paseo erakargarria gaurkoa.
Olandixotik gora igo eta gero, bide lasaia jarraituz, han non azaldu zaigun Miraballes. Eraikin ederra, zaindua, bakea eta lasaitasuna transmititzen duena. Baserri dotorea inguru zabal eta erakargarri horretan.
Miraballes
Aurrera egin eta laster, Muxibar baserri berria. Kurtzebarri aurrean, leku aparta hori ere. Etxe aurrean udazkeneko laboreen aztarnak, olibondoak…
Muxibar
Artaburua Orburua
Murugaineko magalean gaudela, beherantz egin eta autopistako zubi berezia aurrean. Zubi berezia, dotorea, burdinazko tiranteduna… eta aurki, beste zubi «berezi» bat, xumea hau, baina oinezkoentzat mesedegarri, Deba erreka/ibaiaren gainetik pasatzeko.
Aintzineko zubia
Bueltan, Arrasaterantz gatozela, Luisek lupulo landarea erakutsi digu. Aurrekoan bezala, argi dabilen gizona, ingurukoei honelako bitxikeriak erakusten. Gaurkoan, fruitua oso ongi bereizten da. Garagardoa egiteko osagai ezinbestekoa omen da lupuloa.
Lupulo Lupulo
Zein gustura ibili garen gaurkoan ere, bide berriak eta paraje ederretik, lagunartean. Eta bukatzeko, salda goxoa. Bejondeigula!