Eguraldi iluna, aterkia eskuetan, Gernika ibilbidetik, Edertekerantz. Udazken koloreez gozatu, inguruko mendien kaskua zurituta, neguaren lehen hurbilpena agerian.
Santa Barbara
Kurtzetxiki
Mendiak identifikatzea arigune polita:Udalatx, Anboto, Etxagueneko haitzak, Kurtzebarri, Aloña, Kurtzetxiki… Ikusmira ederra!
Kaki
Kaki arbola polita, hostoz biluzik, baina fruituz jantzita.
Aramaixo erreka hazita dator, ur bizi biziak; abiadura horretan, laster itsasoan. Eta guk, hotza uxatzeko, kafetxo bat edo txokolate beroa gustura hartuko genukeelakoan gaude. Bagoiez ba!