Gorostiza auzotik gora, Udala aldera. Udazken koloreak, bidea orbelez estalia. Paisaiaz eta giroaz gozatuz, aurrera.
Salturri
Bide ertzean ezustekoa: zisterna bat. Zergatik ote dagoen hor abandonatuta zaila asmatzea! Aurreraxeago Salturri baserria. Ohikoak ez diren leihoak agerian, dorretxe edo palazio batenak dirudite. Ederrak. Liluratuta utzi gaituzte. Eta azpialdeko gezileihoak? Zer historia adierazi nahi digute? Badakigu jakin, Salturri Arrasateko baserrietatik zaharrenetarikoa dela, burdin ekoizpenari lotua… etxe aurreko ikusmirak toki estrategikoa dela erakusgarri. Udalaitzeko komentuaz lotzen duen tunelaren legenda ere aipatu da. Misteriozko nobela asmatzeko aukera daukagu… ea nor animatzen den!
E.A.
Bidean aurrera, Galarraga baserri ondotik pasa, eta markak jarraituta, San Baleriorantz. Baratze handia Askasibarrekoa, garaiko barazkiaz gain, udaberrirako prest egongo diren baba eta ilarren landareak azalduta… Lurra ongi zaindua, antolatuta… artelana dirudi! Gure osasunerako hain garrantzitsuak diren bertako barazkiak non sortzen diren ikustea pozgarria guztiontzat.
Zein aberatsa gaurko irteera, eta eguraldia lagun, gozagarria!
INFORMAZIO OSAGARRIA
http://www.baserrisarea.com/es/eskualdean-kontsumitzeko/7322/448-salturri-baserria
https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/arrasateko-bira