COVID 19a dela eta, alarma egoera berriaren aurrean, hona sasoibideren proposamena: jarduera fisikoaren onuradun izaten jarraitzeko, astero aurreikusita dauden irteerak egin eta horren argazki bat bidaltzea. Imaginatzen duzue argazki horiekin zein mosaiko ederra osa dezakegun? Ea ba, ekin, paseatu, arnasa hartu, disfrutatu, gure burua eta taldea ZAINDU eta BABESTU DITZAGUN!!
San Josepeko baselizaren hondakinen ondotik pasatzerakoan, horri buruz entzundakoak gogoratzen saiatuko gara. Auzoko bizitzari oso lotuta egon zen, eta kanpaiak jotzen zuenean, hara biltzen ziren auzokoak. Azken meza 1962an izan zen. Festa ospatzen zen egunean, umeei txokolate eta enbolauak ematen zizkigutela gogoratzen dut (zioen sasoibide kide batek).
E.A. E.A.
INFORMAZIO OSAGARRIA
http://1949arrasate.blogspot.com/2012/05/san-josepeko-baseliza-ermita-de-san.html