Arrasaten adierazpen artistikoen bila

1985, 1986 eta 1987an Arrasateko Eskultura Symposium Internazionalak gauzatu ziren. Han sortutako obrak herriko kale zein plazetan jarri ziren. Gaurkoan, eskultura horiez gain, herrian dauden beste adierazpen artistikoen bila abiatu gara. Talde txikitan, begiak zabal zabalik, argi, eta zenbait «aurkikuntza» ere egin ditugu. Zalantzak, ezbaiak… zer pentsa sortu dizkiguten komentarioak: Eskulturen bila gabiltza, eta hori beste zerbait da… Bai baina, makinatzar horiek gure herriaren izaeran esanguratsuak dira; eta, gauza bera Zerrajerako sarrerako arkua, bulegoak zirenak, Elma eraikina…; «cibeles» deritzoen iturri hori…

Proposatutako ibilbidea: BAZ, Biteri, G.S.Juan, Zaldibar, S. Andres, Uribarri et., Monterron, Portaloia eta Biterin berriz elkartzea. Datuak jaso eta argazki batzuk ateratzea da helburua. Bagoiez ba!

Jarraian taldeetako bildumatxoa

Ibilbidearen bukaeran, Udalari proposamena egitea adostu dugu: kaleetan dauden eskultura zein elementu berezien izena edo jatorria eta autorearena ere jartzea, ikusteko moduan. Hor, BAZen dagoen eskulturarekin egindakoa, eredu egokia.

Jarraian, identifikatutako zenbait adierazpen:

BAZ, BITERI, G.S.JUAN. ZALDIBAR . INDUSTRIAREN AZTARNA (Iñigo Arregi) BAZ
. KOOPERATIBISMOARI monumentua
. BITERIri
. ZALDIBAR frontoian
. HOTELA, sarrerako harriak
. GURE GOGOAN (Gerra Garaikoa)
. PIRAMIDEA (Begoña Uriarte)
KONTZEZIÑO, ZERRAJERA, S.ANDRES . IGELAREN ITURRIA
. Unión Cerrajera
. ARKUA
.ERROTONDAKO MAKINA
. Maiatzaren 1a pza, AULKI formakoa (P. San Migel)
.HERRIAREN IZENA

FORUEN pza, LAGUN ARO, URIBARRI ETORBIDEA, ITURRIPE, ESKOLA
.BIGOTEDUNA (Vaso Montechi)
. EMAKUMEA
. KOPA ILUSTRATUA (Arimazubin)
.KORAPILOA (V. Larrea) L.A.n
.EGURREZKO TXANPIA
.ARIZMENDIARRETA
.GOSETUTAKO ESTUDIANTEA
. ITURRIA (Kepa Landaluze)
.URIBE AUZOA IZENA
.ELIZPEAN
. BIKOTEA
UDALA PLAZA, MONTERRON, PORTALOIA . UDALATX HARRIAK
.GAZTELU ERORIA
.HILDAKOEN OROIGARRIA
.TULIPANA (Muxibar)
.MONTERRON: Sarreran eta barnean (3)
.HARRESI EZKUTUA (I. Arregi)

Eskertzekoa Biterira etorri zareten guztion jarrera. Eredugarria izan da erakutsi duzuen gogoa eta ilusioa. Hogeita hamarretik gora adierazpen aipagarri aurkitu dituen taldea ere izan da, eta guztiok, bukaeran, gure herria hobeto ezagutzen dugun sentsazioaz etxera. Aipagarria, gure lagun Eliren prestutasuna, baita egin dituen ekarpenak ere. Ezin bukatu, Udalaren Kultura Saillan jasotako harrera eta emandako informazioa eskertu gabe. Guztien ekarpenekin, denok irabazle!!

Lagun Aro-ren egoitzan, Vicente Larrea Gayarre-ren eskultura ikusgarria. Burdinazko eskultura airetiko eta dinamikoa, Oteizaren eta Txillidaren eragin garbikoa. (www.arrasate.eus)

Biterin (I. A.)

Paco San Migel artista gasteiztarraren eskultura huella de la esfera. Udalak, 2006an, lehiaketa bat deitu zuen eskultura bat aukeratzeko, Biteri plaza berriaren berdeguneetako batean jartzeko, obrak bildu behar zituen «berritasuna, disenua, sormena eta funtzionaltasuna», eta agertu beharko lituzke «Arrasateren garapena eta nortasuna markatu zituzten balio eta printzipio kooperatiboak». Hamaika eskultore lehiatu ziren. Obra horretan bi zati bereizi daiteke: batetik, esfera handia, pieza bakar batean egina Markinako kareharrian, eta, bestetik, harlauza handia, bi piezatan egina material beraz, simulatuz esferaren igarobidea eta aztarnak. (www.arrasate.eus)

Eskolan (I. A.)

Parke honetan hainbat eskultura edo monumentu aurkituko dugu, eta esanguratsuena da gogora ekartzen duena On Jose Maria Arizmendiarrieta, zizelkatua brontzean: Arizmendiarrieta agertzen zaigu jarrita, lasai, liburu bat duela eskumako eskuan. Hura Askasibarrek egin zuen 1984an, Eskola Politeknikoa berriro inauguratu zela eta. Inguratzen duten kateak Bixente Barandiaranek egin zituen, Arrasateko azken errementariak. (www.arrasate.eus)

Eskolan (M. G.)

Eskultura, monumentu azteka, hormigoian egina Ramon Lapayese-k, ikasleek bataiatua «monumento al hambre». Heskai batek inguratzen du, bost puntako izar baten forman. (www.arrasate.eus)

INFORMAZIO OSAGARRIA

. https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sail-eta-zerbitzuak/obra-zerbitzu-mantentze-eta-auzoak/parkeak/biteri-plaza/informazio-gehigarria .https://www.arrasate.eus/es/ayuntamiento/departamentos-y-servicios/obras-servicios-mantenimiento-y-barrios/parques/parque-de-monterron/galeria/sinopsiun%20eskulturra%201985.jpg/view .https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sail-eta-zerbitzuak/obra-zerbitzu-mantentze-eta-auzoak/parkeak/monterron-parkea/Informazio-gehigarria .https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sail-eta-zerbitzuak/obra-zerbitzu-mantentze-eta-auzoak/parkeak/zaldibar-parkea/informazio-gehigarria .https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sail-eta-zerbitzuak/obra-zerbitzu-mantentze-eta-auzoak/parkeak/alfontso-x-jakintsuaren-plaza/informazio-gehigarria .https://www.arrasate.eus/eu/udala/udal-sail-eta-zerbitzuak/obra-zerbitzu-mantentze-eta-auzoak/parkeak/olandixo-parkea/informazio-gehigarria

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *