2020/2021 ikasturte berezi honi urriak 15ean ekingo diogu, indartsu eta animoz. Ostegunetan 10:00etan, Biterin elkartuko gara, jada zehaztu ditugun irteerak egiteko.
Giro onaz gozatu nahi baduzu, zalantzarik ez izan, eta hurbildu gugana!
sasoibide+
Urriak 21ean hasiko den aukera berria! Asteazkenetan 16:00etan, Biterin elkartuko gara mendi aldera bueltatxo bat egiteko. Naturarengandik gertu ibiltzeak duen onuraz gozatzeko. Gustu baduzu, zatoz gurekin!
